Eraitsi dute San Martingo pentsio zaharra
Legazpi Berri SL enpresa da orubearen jabea, eta bertan etxebizitzak eraikitzeko asmoa du.

San Martin auzoko atzealdeak itxura berria du joan den astetik, pentsio zaharraren eraikina desagertu delako dagoeneko. Legazpi Berri SL enpresa zen eraikinaren eta orubearen jabea, eta eraikina eraitsi du, bertan etxebizitzak eraikitzeko. Eraiste lanak duela aste batzuk hasi ziren, eta orain obra hondakinak kentzea besterik ez da geratzen.
Udalak eskatuta, aurreratu egin ditu eraiste lanak Legazpi Berri SL enpresak, eraikina egoera txarrean zegoelako eta bertara azken asteetan lotara sartzen zen jendearen segurtasuna ezin zelako ziurtatu. Etxebizitza berriekin, ingurua berrurbanizatu egingo da.