Kaleko Jostunen egunerako proiektua martxan jarriko dute maiatzean zehar
Herriko jostunak jubilatuen elkartean elkartuko dira hilabete osoan zehar proiektuari heltzeko. Ekainaren 12an aurkeztuko dute herriko plazan emaitza.

Maiatzaren 6an ekingo diote aurten Ormaiztegin Kaleko Jostunen egitasmoari. Aurtengoa 11. edizioa izango da. Egun horretatik maiatzaren 30era bitartean, asteartetik ostiralera (17:00etatik 19:00etara) jubilatuen elkartean elkartuko dira herriko jostunak aurtengo Kaleko Jostunen egunerako pentsatu duten proiektua garatzeko.
Ekainaren 10ean herriko haur eta gaztetxoak gonbidatu dituzte gero herrigunean jarriko dituzten apaingarriak sortu eta maiatzean zehar garatuko duten proiektuaren instalazioan laguntzeko. Ekainaren 12an egingo dute aurtengo proiektuaren aurkezpen ekitaldia 18:00etan, plazan.
Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenek 688 657 455 telefonora deitu behar dute.