Herri planaren lehen emaitzak aurkeztuko dituzte bihar Ezkion
Herri plana prozesuaren aurkezpen ekitaldia Ezkioko udaletxean, 2024ko urrian. Hitza Hilabeteetako lanketaren ondoren, Herri plana proiektuak emandako emaitzak herritarrei aurkezteko ekitaldia egingo dute bihar, 18:30ean Ezkioko udaletxean. Urrian jarri zuen martxan udalak proiektua, herritarrekin batera etorkizuneko Ezkio irudikatzeko helburuarekin. Bihar, herritar guztiei egin diete bertaratzeko deialdia.













