Dislexiaren inguruko hitzaldia egingo du Dislegik asteartean
Elkartearen helburua dislexia duten pertsonei eta haien familiei laguntzea da, dislexiaren eragin akademikoa eta soziala murrizteko aholkuak eta tresnak eskainiz.

Asteartean, maiatzaren 13an, Nola lagundu dislexia duten gure seme-alabei? izeneko hitzaldia eskainiko du Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkarteak. 18:00etan izango da, Kultur Etxean. Elkartearen helburua dislexia duten pertsonei eta haien familiei laguntzea da, dislexiaren eragin akademikoa eta soziala murrizteko aholkuak eta tresnak eskainiz. Zer den, seinale adierazleak, haurrei ikasketetan laguntzeko tresnak eta ingelesarekin nola lagundu azalduko dute. Elkarteak adierazi duenez, «ikerketek diote hamar pertsonatik batek» dislexia duela; «asko ikertu den nahasmendua den arren, oraindik ez da sozializatu nahasmendu honen eragina».