Kadeteen IV. Legazpi Herria judo txapelketa jokatuko da bihar
130 judoka gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, tartean Legazpiko hamabik.

Bihar, maiatzak 10 larunbata, kadeteen IV. Legazpi Herria judo txapelketa jokatuko da Urbeltz pilotalekuan, 15:00etan hasita. Martxoaren 8ko infantilen mailako txapelketaren ostean, kadeteen txanda izango da.
130 judoka gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Andorra, Kantabria, Aragoi eta Errioxakoak.
Legazpiko hamabi judokak parte hartuko dute txapelketan: Alfredo Suarezek, Aratz Masedak, Iñigo Arakamak, Oier Astorquiak, Urko Betolazak, Unax Morenok, Haitz Ezpeletak, Oier Gilek, Marcos Calvok, Huzaifa Asgharek, Aitzol Lantadak eta Anderson Rosariok.