Jakintza Ikastolako ikasleentzat aipamen berezia, Kaixomundua.eus lehiaketan
Puntueus Fundazioaren lehiaketan 1.600 ikaslek hartu dute parte. DBH 3-4 kategorian, Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek garatutako 'hackintzarebels.eus' webguneak epaimahaiaren aipamen bereziaren saria jaso du.

Puntueus Fundazioak antolatutako VI. Kaixomundua.eus lehiaketan 68 ikastetxeetako 1.600 ikasleren (587 talde) 273 webgunek hartu dute parte, eta Ordiziako Jakintza Ikastolako hackintzarebels.eus webguneak aipamen berezia jaso du, DBH3-4 kategorian. Epaimahaiaren arabera, Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek “mundua aldatzeko istorioak kontatzen dituen hedabidea” sortu dute.
Puntueus Fundazioaren lehiaketaren helburua da, “ikasleen gaitasun digitalak garatzea eta euskarazko eduki digitala sortzea, webguneen bidez”.

Euskal Telebistaren egoitzan egin da sari banaketa, Bilbon.