Asier Otamendi urretxuarrak Bertsolari Beteranoen Sariketa irabazi du
Asier Otamendi urretxuarrak Bertsolari Beteranoen Sariketa irabazi du. Txapelketa larunbatean jokatu zen Orozkon. Goizean hiru kanporaketa jokatu ziren eta arratsaldean finala. Hamabi bertsolarik parte hartu zuten: Karlos Aizpurua, Julen Arzanegi, Mixel Etxekopar, Rikardo Gonzalez de Durana, Jean Louis Harinordoki, Iñigo Ibarra, Josu Landeta, Serapio Lopez, Juanjo Respaldiza, Andoni Zelaia, Julen Zelaieta eta Asier Otamendi.