Arku bidezko Gipuzkoako ehiza txapelketa Legazpin, larunbatean
Ardanbideta eta Lakiola inguruan jokatuko da, goizean zehar, ibilbideen modalitatean.

Arku bidezko Gipuzkoako ehiza txapelketa jokatuko da larunbat goizean, Ardanbideta eta Lakiola inguruan, Gipuzkoako ehiza federazioaren babesarekin. Txapelketarako izen-ematea Kimu-Berri aterpearen ondoan egingo da, 08:00etan, eta txapelketa bera 09:00etan hasiko da; hiru-lau orduko iraupena izango du. Parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira. Lehenengo hiru sailkatuak Euskadiko txapelketara joango dira, eta hortik sailkatzen diren lehen hirurak, Espainiako txapelketara.
Arku ehiztariek ibilaldi batzuk izango dituzte prestatuta, eta bidean jarritako 3Dko animalia bizigabeei egin beharko diete tiro, tiro horrek jotzen duen tokiaren arabera puntuak pilatuz.
Partaideen artean hainbat legazpiar izango dira.