Itsasondon Irtenbide, Bulkada eta Gorroto Bala taldeen kontzertua
Gaztetxean kontzertua antolatu dute, 22:00etan, Irtenbide, Bulkada eta Gorroto Bala taldeekin.

Bihar, 22:00etan, Gaztetxean kontzertu gaua antolatu dute. Beasaingo eta Idiazabalgo gazteek osatutako Irtenbide musika taldeaz gain, Sakana eskualdeko Bulkada eta Oiartzun aldeko Gorroto Bala ere izango dira. Amaieran, Pottokis disko jartzaile itsasondoarraren saioa izango da. Sarrerak 5 euro balio du.