BIDEOA. Zegama maratoiaren asteburuaren atarian
Azken prestaketa lanak egiten ari dira gaur goiz-eguerdian Zegaman, igandeko 24. Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dena pronto izateko. Mendi korrikalarien festa, hala ere, gaur arratsaldean hasiko da, XI. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalarekin.

Goiz giro lainotsuarekin baina ateri dela egiten ari dira Zegaman asteburuari begirako azken prestaketa lanak. Plaza inguruan sumatzen da mugimendurik handiena, baina inguruko kaleetan ere nabari asteburu ezberdin bat datorrela: espaloiak hesituta, furgoneta eta autokarabana gunea beteta… 24. Zegama-Aizkorri mendi maratoia igandean jokatuko bada ere, gaur arratsaldean hasiko da mendi korrikalarien festa: 16:00etan hasiko da XI. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala.
MAIATZAK 23, OSTIRALA
XI. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala
- 16:00. Zegamako plaza (Zati kronometrua Harriaundi-Iraule).
- Helmuga: Iraule (1.520 m).
- Distantzia guztira: 3.000 m.
- Desnibela: 1.015 m.
- Partaide kopurua: 249.
MAIATZAK 24, LARUNBATA
- 17:00-19:00. Dortsal banaketa
- 17:30. TOP10aren aurkezpena
MAIATZAK 25, IGANDEA
- 07:30-08:00. Zegamako plazatik autobusez Apeaderoraino igo daiteke, eta handik Sancti Spiritura Amezti elkartekoekin.
- 09:00. Maratoiaren irteera.
- 10:45-11:00. Lehen korrikalariak Sancti Spiritutik igaroko dira. 2,5 kilometrotan 500 metro igoko dituzte Aizkorriko kontrolgunera iritsi arte.
- 11:15-11:30. Lehen korrikalariak Aizkorrira iristeko ordua.
- 12:45. Ordu horretarako espero da lehen korrikalaria helmugan.
- 14:00. Sari banaketa.
- 17:00. Helmugaren itxiera




















