Euskal mitologiari buruzko topaketa egingo dute larunbatean Igartubeitin
Aritza Bergara idazleak euskal mitologiko pertsonaia magikoak aurkeztuko ditu. Parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da. Izen ematea doakoa da.

Euskal mitologiari buruzko topaketa antolatu dute Ezkioko Igartubeiti baserri museoan maiatzaren 31n, larunbata. Arratsalde mitologikoa deitu diote ekimenari eta interesa duen edonori zuzenduta dago.
Aritza Bergara idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzaileak euskal mitologiari buruzko sarrera hitzaldi bat egingo du eta ondoren, euskal mitologiako izaki magikoak aurkeztuko dizkie bertaratutakoei, 16:30etik aurrera. Bide batez, Bergarak euskal mitologiaren inguruan idatzitako liburuak ezagutzeko aukera ere egongo da. 17:15ean, haurrek eskulan bat egiteko aukera izango dute mitologiako pertsonaiak eta eguzkiloreak sortuz.
Ekimenean parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen ematea doakoa da eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 72 29 78an egin daiteke.