Zaldibiako Mendi Lasterketaren bideoa
Joan den larunbatean, maiatzaren 24an, jokatu zen Zaldibiako Mendi Lasterketa. Bi ibilbide izan zituen, laburra –Ausa Gaztelura arte– eta luzea –Ganbora arte–. Antolatzaileek bideoa zabaldu dute, eta besteak beste, Aralarko goi larreetako irudiak ikus daitezke.
Eguraldi bikainak lagunduta eta inoizko partaidetza handienarekin jokatu ziren bi probak pasa den larunbatean. Lasterketa luzeko gizonezkoen podiuma goierritarrek osatu zuten eta gainontzekoetan ere izan zen goierritarren bat.