Angeles Terroso Mateos zumarragarrak 101 urte bete ditu
Angeles Terroso Mateos zumarragarrak 101 urte bete zituen atzo. Udalak lore sorta bat bidali zion. Terroso 1924ko ekainaren 2an jaio zen Caceresko Casas de Don Gomezen. Duela lau urte iritsi zen Zumarragara, semearekin eta errainarekin bizitzera. Seme bat eta bi biloba ditu. Osasuntsu jarraitzen du eta oso hiztuna da.