Energia komunitateaz hausnartzeko bilera, bihar
Aldundiak eta Ezkio-Itsasoko Udalak elkarlanean antolatutako saioa da. Aurreikusita dauden hiru saioetatik lehena izango da gaurkoa.

Ezkion eta Itsason energia komunitatea bat sortzeko lehendabiziko pausoak ematen hasita daude. Komunitatea abian jartzeko hausnarketa prozesu bat jarriko dute abian, hiru saiotan banatuta. Hiru saio horietako lehena bihar izango da, ekainak 19, 18:30ean Ezkioko udaletxeko areto nagusian.
Tokikoa eta partekatua den energiari buruzko saioa izena eman diote jardunaldiari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Ezkioko Udalak elkarlanean antolatu dute.