Amalur Mendi Elkarteak Oriora irteera egingo du igandean
Ibilaldiak 38 kilometro izango ditu eta distantzia luzeetan ibiltzera ohituta daudenentzat izango da. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Amalur Mendi Elkarteak beste mendi-irteera bat antolatu du iganderako, ekainak 22. Lazkao eta Orio lotuko dituen ibilbidea egingo dute, eta distantzia luzeetan ibiltzera ohituta dauden pertsonei zuzendutako jarduera izango da; 38 kilometroko luzera du, 1.700 metroko igoera eta 1.850 metroko jaitsiera metatuarekin.
Goizeko 7:30ean irtengo dira Lazkaoko Itzala tabernatik. Ibilbidean zehar, Ugartemendi auzoa, Usurbe mendia, Murumendi, Santa Ageda lepoa eta Zelatungo bordak zeharkatuko dituzte, Ernio mendiaren azpitik. Bazkaltzeko atsedenaldia egingo dute eta ostera, Aia herrirantz jarraituko dute eta handik errepidez jaitsiko dira Oriora. Bertan, itzultzeko ibilgailuak izango dituzte prest.
Interesdunek bihar izango dute izena emateko azken eguna, helbide elektronikora mezua bidalita edota 606 85 89 30 telefono zenbakira deituta.