Azoka eta Salmeronen hitzaldia, Itsasoko bertako produktuak sustatzeko jardunaldian

Bosgarren urtez, bertako produktuen sustapenerako jardunaldia antolatuko dute Itsason larunbatean. Azoka 17:00etan irekiko dute plazan. Barazkiak eta frutak, ogia, esnekiak, arropa, bitxiak, crochet sorkuntzak, argizari osagarriak etab. izango dira aukeran. Azoka amaituta, Osasun aktiboa izenburupean hitzaldia eskainiko du Miren Salmeron fisioterapeuta eta osteopata legazpiarrak 19:45ean. Ondoren (20:00) herriko produktuekin afaria egingo dute Ostatuan. Txartelak azokan egongo dira salgai 10 euroan.