Olaberriko historia ezagutzeko hitzaldia eskainiko du gaur Olargik
Alfons Cervera idazle valentziarra eta Antonio Somaza kazetari beasaindarra izango dira solasaldian. 18:00etan elkartuko dira areto berrian.

Olargi memoria historikoaren taldeak, Udalaren laguntzarekin batera, Olaberriko historia ezagutu eta herritarrei ezagutarazteko asmoz hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean. Alfons Cervera memoria demokratikoa aldarrikatzen duen idazle valentziarra eta Antonio Somoza kazetari beasaindarra izango dira hizlariak, eta besteak beste, frankismoak menderatze ideologikorako arma gisa erabili zuen hizkuntza nolakoa izan zen azalduko dute.
Gazteleraz izango da solasaldia, eta arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira, areto berrian. Herritarrei animatzeko deia egin diete Udalak zein Olargik.