Andoni Lubakiren Ronak elkarteak Santa Barbaran eman behar zuen masterra bertan behera gelditu da
Andoni Lubaki argazkilari urretxuarraren Ronak elkarteak Santa Barbaran eman behar zuen fotokazetaritza masterra bertan behera gelditu da. Izan ere, bi irakaslek kale egin dute eta ezin izan dute ordezkorik aurkitu. Izena emanda zutenei dirua itzuliko diete.