Herri kirolak egin dituzte Olaberrian
Aizkora, txingak, trontza, ingude altxatzea eta koskol biltzea izan dira egin dituzten probetako batzuk. Azkenik, sokatirarekin amaitu dute lehia.

Kirol eguna izan dute gaurkoa olaberritarrek. San Joan jaien baitan, emakumezkoen eskuzko I. Txapelketarekin hasi dute eguna, alebin eta infantil mailetan. Ondoren, 26. Olaberriko San Joan Pilota Txapelketaren txanda izan da, hainbat modalitatetan.
Arratsaldean, berriz, 18:00etan, herri kirolak ikusteko aukera izan da. Bi taldetan banatuta, olaberriko gazteak elkarren artean lehiatu dira. Parte hartzaileek proba desberdinak egin dituzte zirkuitu batean antolaturik,: aizkora, txingak, trontza, ingude altxatzea eta koskol biltzea, besteak beste. Azkenik, sokatirarekin amaitu dute lehia.
Eguraldiak lagunduta, jende ugari bildu da Olaberriko plazan, eta herri kirolen ostean, patata tortilla lehiaketa egin dute musikaz girotuta.




















































