Herriarteko txapelketatik kanpo gelditu da Beasain
Finalerdietako itzuleran Hernanin hiru partidatik bakarra irabazi du Beasainek. Kanporaketa 4 eta 2ko emaitzarekin bukatu da.

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketatik kanpo gelditu da Beasain. Iragan asteburuan finalerdietako joanekoan Hernaniren aurka aldapa gora jarri zitzaien txapelketa beasaindarrei hiru partidatik bakarra irabazita, eta hernaniarren maila altua probatu ondoren. Itzulerako partidarako itxaropenak ukituta, aurkariaren etxean gainera, ezinezkoa izan zuten finalerako pasea eskuratzea.
Kadeteetan A. Goikoetxea-J. Goikoetxea bikoteak 11-22 galdu zuten O.Arsuaga-J.Zugastiren aurka. Jubeniletan, O.Landa-U.Madina bikoteak 13-22 bukatu zuten E.Oses-O.Azpeitiaren kontra. Afizionatuetan nagusitu ziren beasaindarrak: Azketa-Garmendia 22-5 Altuna-Apaolaza.
Beñat Garmendiak berak adierazi du joanekoan izandako emaitza eta gero, bazekitela zaila zutela irabaztea, eta pentsamendu txarrenak bete egin ziren, txapelketatik kanpo geratuz. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaren atarian gelditu direlako “pena latzarekin” daudela adierazi du Garmendiak. “Ilusio handiarekin heldu genion aurtengo txapelketari talde sendoa osatu ostean. Baina kirola horrela da, batzuetan irabazi egiten da eta beste batzuetan galdu”.