Ongi etorrien auzian akordioa itxita, espetxea ekidin du Kai Saez de Egilaz beasaindarrak
Defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrek bi urteko zigorrak adostu dituzte, eta auzipetuek ez dute kartzelara joan beharko.

Gaur hasi eta ostegunera arte egitekoa zen ongietorrien auziko epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina akusatuen defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrek —PP, Dignidad y Justicia eta AVT— akordio bat erdietsi dute, eta akusatuek ez dute espetxera joan beharko.
Kai Saez de Egilaz beasaindarra dago tartean. Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, eta Pipe San Epifanio dira beste bostak: bi urteko zigorra adostu dute, baina bertan behera utzi dute espetxealdia. Akusatuek ontzat jo dute tratua, «Euskal Herriko konponbide prozesua blindatzeko» balio duelakoan.
Gehiago jakiteko, hemen.