Treparriscos lasterketa irabazi du asteburuan Jon Arakama zegamarrak
Larunbatean jokatu zen lasterketa Jakan (Aragoi). Bi ordu eta 21 minutu behar izan ditu zegamarrak lasterketa amaitzeko.

Larunbat honetan Jakan (Huesca, Aragoi) ospatu den Quebrantahuesos lasterketa mitikoaren ahizpa txikia da Treparriscos. Jon Arakama zegamarra izan zen helmugaratzen lehena, lasterketaren 85 kilometroak eta 1.500 metroko desnibela, bi ordu eta 21 minututan burututa.
“Lagunekin asteburua pasatzera” joana zen Arakama Jakara eta ondorioz, ez zuen irabazteko helburu finkorik, helmuga gurutzatu berritan adierazi zuenez. Arakamarekin batera, David Dominguezek eta Xabier Agirrek osatu dute podiuma.
Cotefabloraino “talde handi xamarra joan gara erritmo onean, baina Fiscalera iritsita puskatu da pelotoia”, esan du Arakamak. Tenperaturari dagokionean, goizeko lehenengo orduan “oso ona” izan zen, baina goizak aurrera egin ahala “Cotefablo inguruan beroa nabari zen eta horrek eragina izan du lasterketan”, amaitu du.
Emakumeen artean Berta Bassols eta Marta Nuñez nabarmendu dira podiumean.