Beasaingo hiru ikasle eta Urretxuko bat, Urruzuno literatur lehiaketako saridun
Beasain BHIko Elene Azurmendi, Aiora Jauregi eta Leire Sarasola eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako Joanes Plazaola izan dira sarituak.

Beasaingo hiru ikasle eta Urretxuko bat daude Eusko Jaurlaritzaren Urruzuno gazteentzako literatur lehiaketako saridunen artean. Beasain BHIko Elene Azurmendi, Aiora Jauregi eta Leire Sarasola eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako Joanes Plazaola izan dira sarituak aurtengo edizioan.
Pasa den ostiralean banatu zituen sariak Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Donostiako Miramar Jauregian. Literatur zaletasuna eta sorkuntza bultzatzeko asmoz sortu zuen Jaurlaritzak lehiaketa, 1986an.