Eñaut Urkaregik irabazi du junior mailako Gipuzkoako 35. Itzulia
Atzo jokatu zen Itzuliaren laugarren eta azken etapa Seguran. Urkaregi izan zen Segurako etapa irabazlea ere. Lehenengo urteko juniorren mailan AMPO taldeko Eritz Atxega izan zen lehena.

Seguran amaitu zen atzo Gipuzkoako Gazteen Txirrindulari Itzuliaren 35. edizioa, eta TOLO taldeko Eñaut Urkaregi Sanzek jantzi zuen Gipuzkoako Itzuliko txapela, baita atzoko etapako irabazlearena ere.
Eguraldia lagun 16:00etan irten zen lasterketa, segurarrak San Joan jaiak ospatzen ari ziren bitartean. Etapa motza baina estua izan zen, 76,1 kilometroko ibilbidean bost gain gainditu behar izan zituzten txirrindulariek: Lierni, Atagoiti, Aztiria eta «gogorrenak» Barbari eta Minatako igoerak.
Gipuzkoako junior Itzulia Idiazabalen hasi zen ostiralean, erlojupeko prologoarekin. Tolosa taldeko Eñaut Urkaregi izan zen orduan ere irabazlea Idiazabalen eta berak jantzi zuen mailot horia ostiralean. Taldeka berriz, Ipar Maquina-Irunes taldea izan da onena.
SAILKAPENAK
Segura, 4. etapa
1. Eñaut Urkaregi (TOLO)
2. Marti Martinez (KH-7)
3. Jon Zuburruti (DROM)
Sailkapen orokorra
1. Eñaut Urkaregi (TOLO)
2. Marti Martinez (KH-7)
3. Sergio Gamez (KH-7)
Lehen legazpiarra: Ekain Lizeaga
Taldekako sailkapen orokorra
1. KH7 Cycling Team
2. IPAR MAKINA
3. ASVILLEMUR CYCLISME
Mendia, sailkapena orokorra
1. Eñaut Urkaregi
2. Jon Zuburruti
3. Sergio Gamez
Tarteko helmugak, sailkapen orokorra
1. Sergio Gamez
2. Arkaitz Suso
3. Jon Zuburruti
Lehen urteko juniorrak, sailkapen orokorra
1. Eritz Atxega
2. Conor Aranburu
3. Lier Maguregi
Gipuzkoarrak, sailkapen orokorra
1. Eñaut Urkaregi
2. Beñat Sainz
3. Joan Cardona