LGTBIQ+ harrotasunaren egunarekin bat egingo dute Zegaman

Zegamak ere bat egingo du ekainaren 28an mundu mailan ospatuko den LGTBIQ+ harrotasunaren egunarekin. Horrekin lotuta, txapak egiteko saio antolatu dute ostegunean, 17:00etan Zegamako emakume taldeak eta Gazte Herexak elkarlanean, udalaren laguntzarekin.
Gainera, Zegama eta inguruko LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak ezagutzeko asmoz, inkesta bat zabaldu dute sare sozialen bitartez herritarren artean. Inkesta hemen klik eginda bete daiteke, minutu gutxitan.