Adimen artifizialaz hitzaldia dute Ataunen
Egoitz Etxeandia ariko da hizlari lanetan udaletxeko batzar aretoan.

Gaur, hilak 25, Adimen artifiziala. Aukerak eta erronkak hitzaldia egingo du Egoitz Etxeandiak Ataungo udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Ataunikerrek antolatu du saioa.
Egoitz Etxeandia irakaslea eta ekintzailea da. 2021. urteko Espainiako irakasle ekintzaileenaren saria jaso zuen.
Enpresa eta negozioen kudeaketan lizentziatua da EHUn eta Okzitaniako Tolosako ESC zentroan.
Nazioarteko negozioen Masterra egin zuen Nevadako Unibertsitatean. Teach For All eta Globlal Shapers erakunde sozialetako kide ere bada.