Mattin Iñiguezek bere «bizitzako hegaldirik politenetakoa» egin du Cervinoren hegoaldean
Gaur goizean zen heltzekoa Locarnoko 11. mugarrira, Red Bull X-Alps proban, eta, ahal dela, Saint Moritzera iristea gustatuko litzaioke gutxienez. Sebrand Warren herbereetarra 50 kilometro aurrerago doa, eta, hura harrapatu ezean, bihar kanporatu egingo dute.

Astelehena ez zen egun erraza izan Mattin Iñiguezentzat eta lantalde osoarentzat. Aosta bailarara iristea zen asmoa, baina, Bourg Saint-Maurice bailara gurutzatzen ari zela, ekaitzak lurreratzera behartu zuen euskal selekzioko hegalaria, eta arratsaldean gauzak konplikatu egin ziren. Oinez Col du Le Petit Saint Bernardera igo zen Iñiguez, berriro hegaldatzeko asmoz, baina han mendebaldeko haize zakarra sartu zitzaion, eta baldintzak «oso arriskutsu» ikusi zituen hegan egiteko. Ondorioz, bertan geratzea erabaki zuten, atzo goizean handik aireratzeko.
Astelehen goizean Celine Lorenz kanporatu zutenetik, Iñiguez da orain azken hegalaria lasterketan jarraitzen duten 23en artean —33 abiatu ziren—, eta bihar beste kanporaketa bat izango da. Euskal selekzioko hegalaria, ordea, prest da azkenera arte borrokan jarraitzeko.
Artikulu osoa Berria.eus webgunean.