Ohiko osoko bilkura bihar egingo du Lazkaoko Udalak

Lazkaoko Udalak ekainari dagokion ohiko osoko bilkura egingo du ostegunean, bihar, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian. Gai zerrenda luzea izango dute hizketagai; 2025eko maiatzaren 8 eta 29ko akten onartzea; Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea; Kreditu gehigarri bidezko bost zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen onarpena eta Arkitekto lanpostuari amankomunean eusteko Lazkaoko eta Olaberriko udalerrietako hirigintza-zerbitzuen elkartearen Jarraipen-Batzordeko kide izendatzea. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.