65. Ordizia-Orio martxa etzi da, 05:00etan abiatuta
32,58 kilometroko mendi ibilaldia egingo dute Ordiziako Mendizaleak taldekoek.

Tradizio handia duen mendi irteera bat egingo dute larunbatean Ordiziako Mendizaleak elkarteko kideek: Ordiziatik Orioraino joango dira mendiz mendi. Ordizia-Orio martxaren 65. edizioa da aurtengoa. Zuhaiztian jarri dute hitzordua, goizean goiz, 05:00etan. 32,58 kilometroko mendi ibilaldia da, 857 metroko desnibel metatuarekin.