Ane Etxezarretak Eibarren jokatuko du
2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du atzelari beasaindarrak. Klubak adierazi duenez, "lidergoa, sendotasuna eta esperientzia" emango dizkio taldeari.

Ane Etxezarreta futbolari beasaindarrak Eibar taldearekin sinatu du hurrengo bi denboraldietarako, klubak gaur jakinarazi duenez. Hala, atzelari beasaindarra Eibarren defentsarako errefortzu berria izango da, 2027ko ekainera arte.
Etxezarretak Realean jokatu du azkeneko hamar urtetan. Aurretik, Oiartzen KEn jokatu zuen. Bi denboraldi egin zituen bertan.
Bere kirol ibilbidean, maila gorenean lehiatu da eta lorpen garrantzitsuak izan ditu, hala nola, Erreginaren Kopa irabazi zuen Realeko jokalaria zela, 2018-2019 denboraldian. Gainera, Europan ere jokatu du, Realak Chanpionsa jokatu baitzuen 2019.2020 denboraldian.
Lehenengo mailan 200 partida jokatu ditu, 10.000 minutu baino gehiago eginda. 29 urterekin, Beasaingo atzelariak “lidergoa, sendotasuna eta esperientzia emango dizkio taldeari” Eibar klubak adierazi duenez.