Bihar hasiko dira Aiako santaisabelak
Ostiraletik eta igandera, eta asteartean ospatuko dituzte festak.

Ataungo Aiako auzoan ere festak ospatuko dituzte asteburuan. Egitarau zabala antolatu dute bihartik asteazkenera bitarte, musika, txapelketak, kirola, azokak eta bestelako zenbait osagaiekin.
Zenbait berrikuntza ere gehitu dituzte: batetik, larunbateko dantza emanaldia, Kataluniako zein Euskal Herriko dantza tradizionalen topaketa izango dena. Eta, bestetik, palestinar herriari elkartasuna adierazteko ekintza berezia, larunbatean egingo dena. Emakume sortzaileen azokak ere izango du parada, igande goizean.
Musikari dagokionez ere eskaintza zabala egongo da: aurreneko egunean, Muxutruk talde beasaindarra arituko da arratsaldea eta gaua girotzen, eta larunbatean, berriz, Mallet taldearen txanda izango da. Zenbait Dj ere arituko dira gaueko ordu txikietan: Dj Jo eta Txo eta Lizarrusti, besteak beste.
EGITARAUA
Ekainak 27, ostirala
- 16:00: Puzgarriak.
- 17:30: Apar festa.
- 18:00: Ipuin kontalaria.
- 19:30: Muxutruk erromeria.
- 21:30: Afaria.
- 22:30: Muxutruk erromeria.
- 02:30: Dj Jo ta Txo.
Etzi, larunbata
- 19:00: Sagardo dastaketa.
- 22:00: Gazte afaria.
- 00:00: Mallet eta Dj Lizarrusti.
Igandea, ekainak 29
- 11:30: Azoka eta Eate abesbatza.
- 13:00: Kantu potea.
- 17:00: Herri kirolak.
- 19:00: Pilota partidak.
Asteazkena, uztailak 2
- 11:00: Meza nagusia.
- 14:00: Herri bazkaria.
- 18:30: Toka txapelketa.