San Pedro jaiak ospatuko dituzte Arriaranen
Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako.

San Pedro jaiak ospatzeko guztia prest dute Arriaran auzoan, Beasainen. Larunbaterako antolatu dute egun osoko egitaraua, Intxaurpe elkartearen eta auzotarren ekimenez. Ohiko ekintzak izango dituzte: meza, luntxa, punttu, mus eta toka txapelketak, eta auzo bazkari eta afaria, besteak beste. San Pedro eguna trikiti doinuekin girotuko dute Dani Oiarbidek eta Peio Urdangarinek.
Ikus egitarau osoa: