Zinegoak jaialdiko sei film labur gaur Legorretan
Herri Antzokian izango da emanaldia, 18:30ean hasita.

Larunbatean, ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren eguna ospatuko da mundu mailan. Egun seinalatu horren harira, gaur 18:30ean, Legorretako Herri Antzokian, Zinegoak nazioarteko zine jaialdiko film laburrak ikusteko aukera izango da; tartean izango dira Euskal Herriko, Espainiako, Brasilgo eta AEBetako sei film.
Beste urte batez, Zinegoak jaialdiko Sail Ofizialean nazioarteko eta Euskal Herriko film laburren hautaketa zabala dago.