Garazi Aranburuk boxeoan debuta egingo du bihar
Antzizar kiroldegian izango da boxeo jaialdia.

Eusko Box-ek boxeo jaialdia antolatu du biharko Antzizar Kiroldegian, 19:00etan hasita. Hamar borrokaldi izango dira, amateur mailakoak. Borrokalari gehienak gipuzkoarrak dira, eta tartean izango da Garazi Aranburu beasaindarra debuta egiten, Ane Barrantesen aurka, 60kg-ko eremuan.