Auzolanaren indarra, Ezkiaga auzoan
Goizean mus txapelketa, toka eta igel txapelketa egin dituzte, baita patata tortilla lehiaketa ere. 14:00etan bazkari herrikoia izan da, eta ondoren bakarrizketalarien zein bingoaren txanda.

San Pedro jaien azkeneko eguna ospatzen ari dira Beasaingo Ezkiaga auzoan. Hainbat urteko hutsunearen ostean, garai bateko usadioa berreskuratu dute auzotarrek, eta auzoko festak antolatu dituzte. Hain zuzen, auzoa biziberritzeko helburuarekin, Ezkiaga Auzoko Bizilagunen Elkartea sortu zuten urte hasieran, belaunaldi desberdinetako pertsonak elkartuta. Azkeneko urteetan, auzoan ekintza gutxi batzuk antolatu badira ere, aurten hiru eguneko egitarau bete-betearekin berreskuratu dituzte jaiak.
Goizean mus txapelketa, toka eta igel txapelketa egin dituzte, baita patata tortilla lehiaketa ere. Bazkariaren ostean Kike Biguri eta Alex Rabanal bakarrizketalarien txanda izango da, eta ondoren bingoa egingo dute.





















