Berlinerako 270 autobus elektriko egiteko akordioa sinatu du CAF taldeak

CAF taldeko Solaris enpresak 270 autobus elektriko egiteko hitzarmena sinatu du Berliner Verkehrsbetrieberi (BVG), Alemaniako Berlin hiriko metro, tranbia, autobus eta ferry sareak kudeatzen dituen garraio publikoko enpresa nagusiarekin. Akordio honek, 220 milioi eurotik gorako balio du. CAF enpresak jakinarazi duenez «konpainiaren historian autobus elektrikoen eskaera handienetako bat bihurtu da».
Gainera, azpimarratu dutenez, «akordio honek 2023ko abenduan egindako eskaera zabaltzen du, 50 autobus artikulatu barne hartzen zituena». Hasiera batean BVG-rekin sinatutako akordioak, 700 autobus elektriko hornitzea aurreikusten zuen zortzi urteko epean. Autobusek Solaris High Energy bateria izango dute eta korronte-hargune estandarraren edo pantografoaren bidez kargatu ahal izango dira.
5.500 ibilgailu baino gehiago Europan
Orain arte, Solarisek zero isuriko 5.500 ibilgailu baino gehiago entregatu ditu, bateria eta hidrogeno bidezko autobusak eta trolebusak barne. Helarazi duten oharrean ziurtatu dute, 2012tik, beste edozein fabrikatzailek baino zero isuriko autobus gehiago entregatu dituela Europako hirietan. Ondorengo datuak luzatu dituzte: 2024aren amaieran 3.074 Solaris ibilgailu zeuden martxan, hau da, Europako errepideetan zero-isuriko autobus guztien ia % 14a. 2024an, Solarisek 705 unitate entregatu zizkien Europa osoko bezeroei.