Sigi-Sagas festa egingo dute larunbatean
Hirugarren edizio honetarako zirku tailerra eta kontzertuak antolatu ditu Arrano Kulturak.

Uda, eguraldi ona eta Sigi-Sagas bueltan dira. Uztailaren 5ean, larunbatean, izango da ekimen honen hirugarren edizioa, Beasaingo Sagastiguti parkean, Arrano Kulturak antolatuta. Ekintza desberdinak izango dira. Lehenengo, zirku tailerra egingo dute, 16:00etan hasita, eta 18:00etatik aurrera, Deñe, Nabasi eta Mugan taldeen kontzertuak izango dira.