Lazkaoko Udalak trafikoaren kontrol kamera berriak instalatu ditu
Azken teknologiako lau kamera ezarriko dituzte herriko sarrera eta irteera desberdinetan. 19.500 euroko inbertsioa eskatu du.

Lazkaoko Udalak lau trafiko kamera berri instalatu ditu herriko sarrera eta irteera desberdinetan; azken teknologiakoak dira, matrikula irakurgailuekin eta irudiak hartzeko berezko kalitate handiarekin. 2025eko Aurrekontu Parte hartzaileen prozesuan jasotako eskaeratik abiatuta gauzatu den ekintza da, 19.500 euroko inbertsioa eskatu duena.
Lazkaoko Udalak azaldu duenez, neurri hau hartu izana herriko segurtasuna eta babesa hobetzeko “etengabeko ahaleginaren” parte da: “Bide segurtasuna hobetzeaz gain, arau-hausteak monitorizatu, gertakarietan edo delituetan nahastutako ibilgailuak identifikatzeko zaintza indartuz eta herritarraz gehiago babestuz”.