Mikele Arizkorreta eta Aritz Kortaberria, 'Odol ilargia' telesailean
Egun hauetan ari dira grabatzen Bizkaian, eta 2026an estreinatuko dute EITBko Primeran plataforman.

Mikele Arizkorreta aktore legazpiarra eta Aritz Kortabarria aktore zumarragarra Odol ilargia telesaila grabatzen ari dira EITBrentzat. Elementu fantastikoak dituen thrillerra da, David R. Losada zinemagileak zuzendu eta Bauleukok ekoiztuta.
Egunotan ari dira grabatzen Basaurin, Galdakaon eta Bilbon, eta 2026an estreinatuko da Primeran plataforman. Gazteei zuzendutako eta euskaraz grabatutako fikziozko serieen ekoizpena bultzatzeko EITBk duen estrategiaren emaitza da.