San Joan jaietako balorazio bilera bihar, kultur etxean

San Joan jaiak amaitu berritan, bihar festetako balorazio bilera egingo dute Seguran, 18:30ean kultur etxean. Udaletik adierazi dutenez, datorren urteko jaiei begira, «proposamenak, iradokizunak eta hobekuntzak jasotzeko» garaia da orain. Aurtengo jaien antolakuntzan parte hartu duten herritarrei eskerrak eman dizkiete, «herritar asko eta askoren dedikazioa eta laguntza ezinbestekoak izan dira», adierazi dute.