Usakume tiraketa, larunbatean, Zegaman

Karraztarro elkarteak antolatuta usakume tiraketa izango da larunbat honetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era, Zegamako Intxausti industrialdean. 2.500 euro egongo dira saritan, eta beste 2.500 euro oparitan. Lehiaketa helduen, beteranoen, emakumeen eta haurren mailetan egingo da. Izen ematea irekita dago.