Erdi Aroko festako herri afarirako txartelak eskuratzeko azken egunak
Uztailaren 12an egingo dute Seguran Erdi Aroko festa. Egun horretako herri afarirako txartelak salgai daude herriko lau tabernatan.

10 urteren ondotik, Erdi Aroko festa berreskuratuko dute aurten Seguran. Uztailaren 12an egingo dute aurten. Herriko hainbat gazte festa prestatzeko lanean dabil urte hasieratik eta herritarrak animatu dituzte festan parte hartzera. Segurako Historia Oroituz antzerki taldeak ere parte hartuko du festan, Orregatik iragan hurbilera antzezlanaren moldaketa batekin.
Besteren artean, herri afaria ere egingo dute egun horretan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez afarirako txartelak herriko tabernatan daude salgai dagoeneko. Uztailaren 4a, ostirala, izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.