Errekarte kaletik Igartza Oletara joateko biraketa kendu du udalak behin-behinean
Aldaketa hori froga moduan egongo da udan zehar.

Beasaingo Udalak jakinarazi du, Errekarte kaletik Igartza Oleta kalerantz hartzen den ezkerreko biraketa egiteko aukera kendu egin dutela arriskua ekiditeko helburuarekin. Ondorioz, bidegurutze horretako trafiko guztia Antzizargo biribilgune berrira bideratuko da. Aldaketa hau froga moduan egongo da udan zehar eta emaitzak positiboak badira aldaketa behin-betikoa izango dela iragarri du udalak.