Mugikortasunari buruzko herri batzarra dute Zaldibian
Hainbat gai landuko dituzte, tartean plaza inguruko errepide zatia oinezkotzea.

Mugikortasunari buruzko herri batzarra egingo dute gaur arratsaldean Zaldibian. 18:30ean elkartuko dira udaletxean eta eztabaidagai desberdinak izango dituzte: plaza inguruaren oinezkotzea, herriguneko trafikoaren gaineko eztabaida, eta Zaldibia-Ordizia lotzen duen bidegorria. Irekia izango da, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte. Euskaraz izango da, baina ez dakitenentzat ere izango da aldibereko itzulpena.