Bosgarren Nazioarteko Sanda Txapelketa jokatuko da Beasainen
Larunbatean izango da, Antzizar kiroldegian.

Etzi, larunbata, 10:30ean hasita ospatuko da V. Sanda Txapelketa Nazioanala Beasaingo Antzizar kiroldegian, ELAWKD klubak eta Wushu Institutuak erakundeek antolatuta. Txapelketa honek Euskal Herriko lurralde desberdinetako, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako eta Gaztela-Mantxako partaideak bilduko ditu.
Sanda modalitatea, arte martzial txinatarren adarra da, borroka estilo berezi bat da, non eskuen erabilera, ostikoak, barridoak eta proiekzioak uztartzen diren. Aurtengo edizioan, gainera, Top Sanda izeneko modalitate berria estreinatuko da, semi-profesional mailako borrokalariei zuzendua. Bertan, parte hartzaileek babesik gabe jardungo dute, hau da, petorik, kaskorik eta zango-babesik gabe, baina kontrol zorrotza mantenduz osasuna lehenetsiz.
Antolatzaileen esanetan, txapelketa honek borroka kontrolatua, kiroltasuna eta enpatia uztartuko ditu, eta eskola guztiekiko errespetua bermatuko da. Parte-hartzaile eta ikusleek maila handiko txapelketa batez gozatzeko aukera izango dute.