Zegamako txistularien eguna izango da larunbatean
Belaunaldi ezberdinetako herriko txistulariak elkartzeko eguna izango da.

Zegamako txistu taldeak, Zegamako txistularien eguna antolatu du hirugarren urtez larunbat honetarako. Jai giroan, belaunaldi ezberdinetako herriko txistulariak elkartzeko eguna izango da. Goiz eresiarekin hasiko dute eguna eta txistu doinuak lagunduta poteoa egingo dute ondoren. Bazkaria egingo dute gero, elkartutako guztien artean.