Adinekoen egunerako izen ematea zabaldu dute Seguran
Baratze pilotalekua Seguran.Hitza Adinekoen eguna ospatuko dute irailaren 21ean Seguran, eta dagoeneko prest dute egitaraua. Meza izango da 12:00etan komentuan eta ondoren, omenaldi ekitaldia izango da plazan. Txistulariekin kalejiran joango dira Baratzera, gero, bazkaltzera. Bazkalondoren dantzaldiarekin amaituko da eguna. Bazkarira joan nahi duenak, bihar eman dezake izena Atseden jubilatu elkartearen egoitzan 18:30etik 20:00etara. Edo, udaletxean bulegoko ordutegian irailaren 12ra arte.












