Beasain hiri-logistika jasangarriaren erreferente, Uda Ikastaroekin
Igartzako jauregian egingo den ikastaroak hiri-logistika jasangarriaren erronkak eta etorkizuneko irtenbideak jorratuko ditu.
Uda Ikastaroak Igartzako jauregia hartuko du, beste behin.Beasaingo Udala Beasaingo Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak bosgarren urtez jarraian ekarriko dute udako prestakuntza Beasaingo Igartzako jauregira. Azken miliako banaketa, lehen mailako erronka izenburupean, irailaren 11an, osteguna, egingo da, hiri-logistika erakargarriago eta jasangarriagoaren inguruko gogoeta bultzatzeko.
Udalak azpimarratu du ekimenaren garrantzia estrategikoa, mugikortasun eta logistika jasangarria bultzatzeko eta klima-aldaketaren aurkako konpromisoa sendotzeko. Helburua da ezagutza eta esperientziak partekatzea, ikuspegi berriak trukatzea eta gizartean eragina duten erronkei erantzunak bilatzea.
Ikastaroan EIT Urban Mobility, GERTEK eta BAX Urban Mobility bezalako erakundeetako adituak izango dira, baita Vitoria-Gasteiz Mobility Lab, Euskadiko Mugikortasuneta Logistikaq Kluster eta BasqueCCAM zentroko ordezkariak ere. Hiri-logistika modernoaren erronkak aztertzeaz gain, soluzio berritzaileak aurkeztuko dira, hala nola ibilgailu deskarbonizatuak, plataforma digitalak eta ‘locker‘ adimenduak.
Ikastaroa profesionalei, ikasleei eta publiko orokorrari zuzenduta dago. Izen-ematea www.uik.eus webgunean egin daiteke.












