Egun osoko egitaraua prest, 1. Kinto eguna ospatzeko
Kuadrillen arteko bazkaria aurtengo San Bartolome jaietan, Zegaman.Zegamako Udala Zegamako Gazte Herexak antolatuta 1. Kinto eguna dute larunbatean Zegaman. Kintoak elkartu eta zapien banaketarekin hasiko dute eguna; plazan, 11:30ean. Ondoren, «ez ohiko» sagardo dastaketa izango da Euskal Sagardoaren eskutik eta kintoen argazkiak aterako dituzten 13:45ean. Arratsaldean, kinto poteoa izango da JunDaJo txarangarekin (18:00) eta Oilar Beltzak taldearen kontzertua (20:00) amaitzeko, Manolo taberna aurrean.













