Ur hornidurako hodi bat hautsi da Zumarragan
Dagoeneko arazoa konpondu dute
Gaur goizaldean ur hornidurako hodi bat hautsi da Zumarragan. 01:00etatik, Aquarbekoak konponketa lanetan aritu dira. Lan zaila izan da, hautsi den hodia porlanezkoa baita eta ezin izan baitituzte makinak erabili. Udalerriko hainbat gunetan ur hornidurarik gabe esnatu dira, baina dagoeneko ura dute.













